AINARA GURRUTXAGA  
Antzerki ikasketak London International School of performing Arts eskolan egin zituen (2003-2005). Kazetaritzan lizentziatua eta Komunikazio eta semiotikan masterduna ere bada. Antzerki zuzendari, idazle eta antzezle jarduten du gaur egun. Beste hainbat konpainiarekin egin du lan: Tanttaka, Tentazioa, Antzerkiola Imaginarioa eta Gar euskal konpainiekin Euskal Herrian eta Limbik konpainiarekin Ingalaterran, batez ere aktore eta zuzendari laguntzaile lanetan. 
 hhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhsssssssssssssssssssssssssssssssssssssssssssssssssss

  URKO REDONDO   gggggggggg
London Puppet Schoolen egin zituen txotxongilo ikasketak (2003-2005). Tailer zenbaitetan ere aritu da Krakoviako Krzysztofory, Wroclaweko arte eskolan baita Mar Navarro eta Stephen Mothran eta Faulty Optic-ekin ingalaterran. Antzerkiola Imaginarioarekin egin du lan eta Dejaburen txotxongilo eta eszenografiez gain beste hainbat konpainientzat ere egin ditu sorkuntzak: Tentazioa, Behibis...   Pedagogian lizentziatua, antzerki irakaskuntzan ere jarduten du azken urteetan.



  MIREN ALKALA ggggggggggggggggggggg
Iruñako Antzerki Eskolan lehen antzerki ikasketak egin eta gero Londresera habiatu zen LISPAn ikasketak burutzera. Eskolako kide batzuekin batera YouNeedMe konpainia sortu eta hainbat lanekin Ingalaterratik birak egin zituen in the round formatuan. "How it ended" eta "Certain dark things" lanekin Edinburgoko Fringe festibalean parte hartu eta hainbat saritarako proposatuak izan ziren. Egun Dejabu Panpin Laborategiko kide da eta antzerki irakasle ere jarduten du Pasaiako Badia Eskolan.

 
kkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkk
dddddddddddddddddddd
kkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkk
Lenguaia berrien bilaketan Dejabuko kideek zenbait ikastarotan parte hartu dugu azken urteetan, Pariseko Organic zentroan Javier Swerskirekin eginikoak (Periférico de objetos), Phillipe Genty konpainiarekin Londoneko Speech and Drama ikastetxean eginikoa edo iaz Espe Lopezekin Legaleon Teatroren tailerrean.

Hasieratik sortzaile bikain asko izan dugu bidelagun, beraiek gabe ezinezkoa litzateke gure lana. Idazle, atrezzo egile, musikari, teknikari, aktore...

Dejabu dira baita ere:


Ander Fernandez- Musikari eta argi teknikaria Azken portua eta Gizona ez da txoria antzezlanetan. Metrokuadroka eta Rouge Elea konpainietako kide ere bada, baita Kakahuete musika taldeko partaide ere.

Mikel Ugarte- Musikaria Gizona ez da txoria eta Azken portua lanetan. Oreka TX taldeko txalapartaria.

Idoia Beratarbide- Eszenografoa, jantzi diseinatzailea eta ilustratzailea. Gizona ez da txoria lanean eszenografia eta jantzien arduradun. Azken portuaren afitxaren egile da.

Oier Guillan- Idazlea. Gizona ez da txoria eta Gure bide galduak lanetan idazle laguntzaile aritu da. Metrokoadroka taldeko kide. Kazetaria ere bada. 

Miren Alkala- Aktore sortzailea Gure bide galduak antzezlanean. You need me konpainiako kide ere bada.

Maria Alonso- Aktore sortzailea Gure bide galduak antzezlanean. Higa antzerki taldeko kide ere bada. Kukubiltxorekin kolaboratzen du.

Iñigo Aranbarri Aktore sortzailea Gure bide galduak antzezlanean.

Arantxa Vicedo- Musikaria Gure bide galduak antzezlanean. Sabur musika taldeko konposatzaile, musikari eta ahotsa.

Xabi San Sebastian- Aktore sortzailea Covek nije ptica antzezlanaren lehen urratsetan. Gaur egun Theatre du rivage, Trapu zaharra eta Ados teatrorekin ere egiten du lan.

Iñigo Ortega- Aktore sortzailea Covek nije pticaren lehen urratsetan.

Maria de Bernarda- Jantzi diseinatzailea Covek nije ptica lanean.

Naroa Agirre- Musikaria Gizona ez da txoria lanean zuzeneko trikitiarekin.

Corine Cellá- Aktorea. Rouge Elea konpainiako kide.

Ibai Maritxalar - Margolari eta eszenografoa. Gure bide galduak lanaren afitxaren egile.

Sabino Alkorta - Banatzaile eta ekoizlea. Azken portua, Gure bide galduak, Errautsak eta Hamlet lanei antzokietarako bidea egin die. Teknikari laneatn ere jarduten du.  

Irantzu Azpeitia eta Jasone Parada Artedramako kideak.



www.besteunibertsoak.blogspot.comN

Argi teknikaria

Dejabu 2001.urteko arratsalde euritsu batean sortu genuen. Txotxongiloekin lan egin nahi genuen, istorioak kontatzeko modu berriak aurkitu. Ordukoak dira Zein polita den panama, Zabor Ontzia edo Riiru Xol ikuskizunak. Lan horietan txotxongilo teknika ezberdinak erabili genituen: bunraku, mahai gainekoa, itzalak.

2005.ean ikasketetan sakondu nahi genuela eta kanpora joan ginen ikastera, Londonera. Ordukoak dira Ikara, Wait lanak.

Txotxongiloak eta aktoreak elkarrizketan jartzeko beharra
sentitu genuen orduan eta itzuleran helduentzako Covek
nije ptica-Gizona ez da txoria lana sortu genuen, zuzendari onenaren eta aktore onenaren sariak eskuratu dituen antzezlana (2009).

Azken portua ikuskizuna sortu genuen ondoren haurrentzat, txotxongilo, aktore eta zuzeneko musikariarekin.

2010 eta 2011 artean Errautsak (Le petit theatre de pain eta Artedramarekin batera), eta Gure bide galduak sortu genituen. Biak ere Donostia Antzerki Saria jaso zuten (2011 eta 2012.ean).

Haurrentzat Idazlea zeu zara lana sortu genuen ondoren Artedramarekin batera, Sarrionandiaren testuekin.

2013an Hamlet antzezlana sortu genuen LPTP eta Artedramarekin elkarlanean.


2014an Arrastoak sortu genuen, Donostia Antzerki Saria eskuratu berri duen helduentzako lana. 2015 honetan biran gabiltza antzezlan honekin.




Klik erreportajea irakurtzeko