AINARA GURRUTXAGA
Antzerki ikasketak London International School of performing Arts eskolan egin zituen (2003-2005). Hainbat konpainiarekin egin du lan: Tanttaka, Tentazioa, Antzerkiola Imaginarioa eta Gar euskal konpainiekin Euskal Herrian eta Limbik konpainiarekin Ingalaterran, batez ere aktore eta zuzendari laguntzaile lanetan. Gizona ez da txorian eginiko lanagatik Aktore onenaren saria eman berri diote Suboticako Theatre Festival   jaialdian.
 hhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhsssssssssssssssssssssssssssssssssssssssssssssssssss

URKO REDONDOggggggggggggggggggggg
London Puppet Schoolen egin zituen txotxongilo ikasketak (2003-2005). Tailer zenbaitetan ere aritu da Krakoviako Krzysztofory, Wroclaweko arte eskolan baita Mar Navarro eta Stephen Mothran eta Faulty Optic-ekin ingalaterran. Antzerkiola Imaginarioarekin egin du lan eta Dejaburen txotxongilo eta eszenografiez gain beste hainbat konpainientzat ere egin ditu sorkuntzak: Tentazioa, Behibis...   Pedagogian lizentziatua, antzerki irakaskuntzan ere jarduten du azken urteetan.
kkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkk
dddddddddddddddddddd
kkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkk
Lenguaia berrien bilaketan Dejabuko kideek zenbait ikastarotan parte hartu dugu azken urteetan, Pariseko Organic zentroan Javier Swerskirekin eginikoak (Periférico de objetos), Phillipe Genty konpainiarekin Londoneko Speech and Drama ikastetxean eginikoa edo iaz Espe Lopezekin Legaleon Teatroren tailerrean.

Hasieratik sortzaile bikain asko izan dugu bidelagun, beraiek gabe ezinezkoa litzateke gure lana. Idazle, atrezzo egile, musikari, teknikari, aktore...


Dejabu dira baita ere:


Ander Fernandez- Musikari eta argi teknikaria Azken portua eta Covek nije ptica antzezlanetan. Metrokuadroka eta Rouge Elea konpainietako kide ere bada, baita Kakahuete musika taldeko partaide ere.

Mikel Ugarte- Musikaria Covek nije ptica eta Azken portua lanetan. Oreka TX taldeko txalapartaria.

Idoia Beratarbide- Eszenografoa, jantzi diseinatzailea eta ilustratzailea. Covek nije ptica lanean eszenografia eta jantzien arduradun. Azken portuaren afitxaren egile da.

Oier Guillan- Idazlea. Covek nije ptica eta Gure bide galduak lanetan idazle laguntzaile aritu da. Metrokuadroka taldeko kide. Kazetaria ere bada. 

Miren Alkala- Aktore sortzailea Gure bide galduak antzezlanean. You need me konpainiako kide ere bada.

Maria Alonso- Aktore sortzailea Gure bide galduak antzezlanean. Higa antzerki taldeko kide ere bada. Kukubiltxorekin kolaboratzen du.

Iñigo Aranbarri Aktore sortzailea Gure bide galduak antzezlanean.

Arantxa Vicedo- Musikaria Gure bide galduak antzezlanean. Sabur musika taldeko konposatzaile, musikari eta ahotsa.

Xabi San Sebastian- Aktore sortzailea Covek nije ptica antzezlanaren lehen urratsetan. Gaur egun Theatre du rivage, Trapu zaharra eta Ados teatrorekin ere egiten du lan.

Iñigo Ortega- Aktore sortzailea Covek nije pticaren lehen urratsetan.

Maria de Bernarda- Jantzi diseinatzailea Covek nije ptica lanean.

Naroa Agirre- Musikaria Covek nije ptica lanean zuzeneko trikitiarekin.

Corine Cellá- Aktorea. Rouge Elea konpainiako kide.

Ibai Maritxalar - Margolari eta eszenografoa. Gure bide galduak lanaren afitxaren egile.

Sabino Alkorta - Banatzaile eta ekoizlea. Egun Azken portua, Gure bide galduak eta Errautsak banatzen ditu.







N

Argi teknikaria
Dejabu 2001.urteko arratsalde euritsu batean sortu genuen. Txotxongiloekin lan egin nahi genuen, istorioak kontatzeko modu berriak aurkitu. Ordukoak dira Zein polita den panama, Zabor Ontzia edo Riiru Xol ikuskizunak. Lan horietan txotxongilo teknika ezberdinak erabili genituen: bunraku, mahai gainekoa, itzalak.

2005.ean ikasketetan sakondu nahi genuela eta kanpora joan ginen ikastera, Londonera. Ordukoak dira Ikara, Wait lanak.
Txotxongiloak eta aktoreak elkarrizketan jartzeko beharra
sentitu genuen orduan eta itzuleran helduentzako Covek
nije ptica-Gizona ez da txoria lana sortu genuen, zuzendari onenaren eta aktore onenaren sariak eskuratu dituen antzezlana.

Azken portua ikuskizuna sortu genuen iaz haurrentzat, txotxongilo, aktore eta zuzeneko musikariarekin.

Aurten, berriz, bi ikuskizun sortu ditugu helduentzat: Errautsak (Le petit theatre de pain eta Artedramarekin batera), Donostia Saria eskuratu duena, eta Gure bide galduak, datorren udazkenetik aurrera eskainiko dugun lana.


Klik erreportajea irakurtzeko